Euskararen Eguna Martutenen. (Argazkia: Martuteneauzoa.com)
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, jarduera ugari antolatu dituzte hiriko auzoetan. Aurten, Euskaraldiaren azken egunarekin bat egingo du euskararen aldeko egunak, eta asteartea izanik abenduaren 3a, leku askotan asteburuan zehar, egingo dute ospakizuna.
Donostiako Euskaraldiaren egitarauaren barruan, Harkaitz Canok
Azken aurreko manifestua-ren irakurketa egingo du Euskararen Egunean, Kaxilda liburu dendan. 19:00etan izango da, eta Euskaraldiari amaiera emango dion ekintza izango da. Bestalde, Verdini Dantza Taldeak Besarkatzen ikuskizuna egingo du Victoria Eugenia Klub aretoan, 20:00etan.
Hona hemen Euskararen Nazioarteko Eguneko jarduerak eta Euskaraldiko egitarauak, auzoz auzo.