Amara-Martutene autobus zerbitzuko hobekuntzak eskertu ditu Lanberri auzo elkarteak
2016ko martxoan idatzi bateratu bat bidali zioten udalari Loiola, Martutene, Loiolako Erribera eta Txomineneako auzo elkarteek. Hilabete berean elkartu ziren Pilar Arana Mugikortasun zinegotziarekin eta Dbuseko ordezkariekin. Hainbat datu eraman zituzten bilerara baina han geratu zirela diote Lanberri auzo elkartetik. Azkenean, ordea, beraien kezkak ulertu dituztela ematen du. Pozik daude hobekuntzekin.
Amara-Martutene autobus zerbitzuaren maiztasuna aldatu egingo da. 15 minutukoa izatetik 12 minutukoa izatera pasako da. Horrela, zerbitzuaren ordutegiak ondorengoak dira: laneguntzak (12 minutuan behin), larunbatak (15 minutuan behin) eta igandeak (20 minutuan behin).
Dbusek azpimarratu duenez, maiztasunaren aldaketak lotura zuzena du Txominenea auzo berriarekin.
Dbusek hobekuntzak egingo ditu 26, 35, 45 eta 46 autobus zerbitzuetan. 2019an jarriko dira abian. Hain zuzen ere, Amara-Martutene 26. autobus zerbitzuaren maiztasuna hobetuko dute. Txomineneako Lanberri auzo elkarteak asko eskertu du erabakia, aspaldiko eskaera zelako.