Jaime Dominguez Macaya Ogasun zinegotzia. (Argazkia: Donostiako Udala)
Bihar asteartea, 2019ko aurrekontu proiektua eta honi egindako emendakinak hiritarrei aurkezteko bilera irekia egingo dute. Tokiko Gobernu Batzordearen aretoan izango da 19:00etan. Alderdi Ederretik du sarrera.
Iragan urriaren 30ean egindako Tokiko Batzordean onartu zuen udal gobernuak 2019ko aurrekontu proiektua. Gainerako udal taldeek zuzenketak aurkeztu zizkioten. Aurkezpena eta gero, galdera erantzunetarako denbora izango da.
Ondorengo zinegotziek parte hartuko dute aurkezpenean: Jaime Dominguez Macaya (Ogasuneko zinegotzia), Ernesto Gasco (PSE-EEko bozeramailea) Amaia Almirall (EH Bilduko bozeramailea), Miren Albistur (PPko bozeramailea) eta Amaia Martin (Irabazi-Donostiako bozeramailea).