(Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udaleko Gizarte Ekintza sailak erabiltzaileak eta erabiltzaileen familiak udalaren zerbitzuetara hurbiltzeko, eta haiekin komunikatzeko modua errazagoa izatea nahi du. Horrela, gizarte langileekin hitzordua Internet bidez hartzeko modua abian jarri dute.
“Helburua da gizarte zerbitzuetara jotzeko bidea hobetzea eta arintzea”, azpimarratu du Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotziak. “Telefono bidez jasotzen diren hitzordu eskaerak asko dira, beraz Internetez egiteko aukera berri honekin, besteak beste telefonoz eskainitako arreta zerbitzua eraginkorragoa izatea ere lortu nahi dugu”, gaineratu du.
Internetez gizarte langileekin hitzordua eskatzeko hainbat modu daude:
udalaren webgunean,
Gizarte Zerbitzuetan sartuta eta
aurretiko hitzorduaren bidez.