'Gu, Laboa' dokumentala estreinatuko dute Viktoria Eugenian
Mikel Laboa musikaria eta haren ibilbidea omenduko duen dokumentala aurkeztuko du EITBk asteartean, abenduaren 4an, Viktoria Eugenia Antzokian. Aurrestreinaldia izango da Donostiako ekitaldia, 20:00etan. Ekitaldian, ‘Gu, Laboa’ dokumentalean parte hartu duten protagonistak eta Mikel Laboaren gertuko lagun eta senideak bilduko dira. Gainera, antzokiaren aurrealdean argi eta soinu ikuskizuna proiektatuko dute, 18:00etatik aurrera.
Gonbidapen batzuk izango dira Viktoria Eugeniako leihatilan bihar, 11:30etik aurrera. Hurrengo egunean, abenduaren 5ean, ETB1en emango dute dokumentala, 22:30ean. Streaming bidez ere ikusteko aukera izango da Eitb.eus webgunean.