Ikasle Abertzaleakek 'Herri eskola' egingo du Txantxarreka gaztetxean
“Jai egun arrotzei intsumisioa!” lemapean, Ikaste Abertzaleak taldeak Herri eskolak ekitaldia egingo du Txantxarreka gaztetxean abenduaren 6an, Espainiako konstituzioaren egunean.
10:00etan bilduko dira Antiguako gaztetxean, eta 10:30ean egingo duten gaiztakeria tailerrarekin abiatuko dute egitaraua. 12:30ean Askapenako kideek Graziara bidalitako brigadaren bizipenen berri emango dute, bazkariaren aurretik. Azkenik, 16:30ean, pelikula emanaldi bat egingo dute.