Martxoaren 8ko greba feminista prestatzeko bilera egingo dute
martxoaren 8rako egun osoko greba deitzea erabaki zuten. Bigarrena azaroaren 17an egin zuten Donostiako Emakumeen Etxean, eta bilera horretan, mobilizazioaren inguruko erabaki estrategikoak adostu zituzten, hala nola, grebaren ardatzak, leloa, iruditegia eta antolakuntza eredua.
Irailean, ikasturte berriarekin batera, Euskal Herriko mugimendu feminista martxoaren 8ko mobilizazioetara begira jarri zen. Jadanik, bi bilera nazional egin dituzte, eta herri eta hirietan ere asko dira martxoaren 8ko greba prestatzen hasi direnak. Euskal Herriko mugimendu feministak irailean egindako lehen bileran, Bihar, abenduak 4, Donostiako Feministek bilera irekia deitu dute, hirian egingo duten grebaren prestaketarekin jarraitzeko. 18:30ean izango da, Parte Zaharreko Kijera gaztetxean (Kanpandegi kalea, 2). Donostiako Feministek sare sozialen bidez egin dute deialdia, eta hiriko emakumeak animatu dituzte bilerara joan daitezen: “Etorri eta esaiezu etortzeko zure inguruko emakume* guztiei, denon ekarpena garrantzitsua da!”.