Olatu Talkak jaialdi ikusgarriago batekin ospatuko 10. urteurrena
Datorren urteko maiatzaren 31n eta ekainaren 1 eta 2an izango da Olatu Talka jaialdia. 2019an hamar urte beteko ditu eta jaialdi ikusgarriago batekin ospatzeko aurrekontua handituko dute eta antolakuntza mailan aldaketa batzuk izango ditu.
Programazioa osatuko duten egitasmo eta jarduerak hautatzeko deialdi hirukoitza aurkeztu dute:
- Deialdi orokorra. Talentua erakutsi edo kultur-ekimen bat jaialdiaren azpiegitura eta babesean garatu nahi duten pertsona edo elkarteei zuzendutako deialdia.
- Kontxa Gaumarket deialdi berezia. Haien produktuak erakutsi edo saltzeko denda fisikorik ez duten sortzaileei zuzendutako deialdia. Kontxako arkupeetan, maiatzaren 31 eta ekainaren 1ean, guztira 80 merkatu-postu eskainiko dira.
- Kontzertour deialdi berezia. Edozein musika estiloko banda eta bakarlariei zuzendua, izen-ematen dutenen artean 25 kontzertu antolatuko dira Olatu Talkako eszenatokietan.