Sareginezek Boluntariotzaren Feria egin zuen maiatzean. (Argazkia: Gipuzkoa Solidaria)
Abenduaren 5a, asteazkena, Boluntarioen Nazioarteko Eguna da, eta
Erein boluntariotza lelopean egunaren ospakizuna egingo dute Gipuzkoa plazan, 11:00etan. Sareginezek, Gipuzkoako boluntariotza entitateen sareak, antolatutako egitasmoa izango da, eta adierazi dutenez, “boluntariotzak ereindako hazitik gizarteak jasotzen duen uztari ikusgarritasuna eta errekonozimendua ematea izango da jardueraren mamia”.
Ospakizun ekitaldian zehar haziak ereingo dituzte, eta era berean, “boluntariotzaren zuhaitzean” gogoetak zintzilikatuko dituzte parte hartzaileek.