Eneko Goia: "93,4 milioi euroko gastua ez da bideragarria"
azken bileraren ondoren. Espainiako Defentsa Ministerioaren proposamenak ekarriko lukeen gastua gehiegizkoa da udalarentzako. “93,4 milioi euroko gastua ez da bideragarria”, esan du Goiak.
Kuartelak lekuz aldatzea garestiegia izango litzateke udalarentzat, eta gainera, kuartela mugitu aurretik eraiki beharko litzateke kuartel berria. “Ez da erraza, diru asko da eta diru asko aurreratu beharko litzateke”, azpimarratu du alkateak. Bilera berririk aurreikusi ez badute ere, udalak lanean jarraituko duela gaineratu du.
Egoeraren aurrean, Goiak bi aukera daudela uste du. “Batetik, tamaina txikiagoko kuartel bat egitea. Egungo kuartelak duen edukiera soldaduska garaikoa da eta 2.500 pertsonentzako egin zen. Gaur egun, ordea, 500 bat daude han. Tamaina berekoa egitea ez zait oso logikoa iruditzen. Bestetik, Zubietako lurretan eraikitzea erabakitzen bada, Espainiako Gobernuarenak izanik, leku aldaketa merketu beharko luke”.
Aurrera egiteko “borondate falta” dagoela adierazi du alkateak, eta egungo testuinguru politikoak ez duela laguntzen. “Igandeko hauteskundeen emaitzen ondoren, ez da unerik egokiena”.
Loiolako kuartelak lekuz aldatzeko aukera nabarmen zaildu da, Eneko Goia alkateak eta Margarita Robles Defentsa Ministroak egindako