
Idoia Aierbe (eskuinetik bigarrena) Mikel Zabalzaren heriotza salatzeko Bulebarrean egin zuten mobilizazioa. (Argazkia: Txalaparta)
Atzo goizaldean hil zen Idoia Aierbe, Mikel Zabalza, haren lehengusua, Manuel Bizkai eta Ion Arretxerekin batera Donostian atxilotua eta torturatua izan zen emakumea. 1985eko azaroaren 26an atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta operazio berean atxilotu zituzten ere Zabalzaren bi anaia, Aitor eta Mikel.
Aierbek inkomunikatuta egon zen egunetan torturatua izan zela salatu zuen publikoki, ezker abertzalearen ordezkariekin egindako agerraldian. Aierbe Zabalzaren bikotekidea zen orduan, eta torturen ondorioak pairatu izan ditu bizi osoan. Atxiloketak gertatu eta hiru astera, Zabalzaren gorpua aurkitu zuten Bidasoa ibaian.
Aierbe eta Zabalza atxilotu zituzten operazio berean atzemandako
Arretxe 2017ko martxoan zendu zen. Errenteriakoak atxilotuta egon zen egunetan jasandako torturen inguruko liburu bat idatzi zuen,
Intxaurrondo: la sombra del nogal.