Aitorren memoriak bizirik dirau
Hogei urte bete dira Realaren historiako egun tristeenetik. Aitor Zabaletaren hilketak agerian utzi zuen futbolaren inguruko indarkeria eta talde faxistek mundu horretan zuten indarra. Bi hamarkaden ostean, gauzak asko aldatu dira, baina kirolaren bortizkeria hori errealitate bat da oraindik. Horri aurre egin ahal izateko, Aitorren memoriak bizirik dirau.
UEFA kopako kanporaketa bat zen, eta bi aste lehenago Anoetan lortutako bi eta bateko emaitza babesteko asmoz iritsi zen Reala Madrilera, 1998ko abenduaren 8an. Donostiarrek Atletico Madril izango zuten aurrez aurre, Espainiako estadio zailenetariko batean:?Vicente Calderon. Txapelketako final laurdenetarako txartela zegoen hor jokoan, eta bi taldeetako jokalariak gogotsu atera ziren zelaira.
Atleticok luzapenean egindako bi goli esker lortu zuen sailkatzea, lau eta bateko emaitzarekin. Ordea, Realeko zaleek ez dute egun hura zelai barruan galdutakoagatik gogoratuko, kanpoan jazotako gertakari latzarengatik baizik: estadioaren inguruetan, faxista batzuk Aitor Zabaleta realzaleari oldartu zitzaizkion, eta haietako batek bihotzean egin zion labankadarekin hil egin zuen.
Gertakariak sekulako oihartzuna izan zuen Euskal Herrian, Espainian eta nazioartean. Ez zen gutxiagorako, egun hartakoa ez baitzen ultra batzuen arteko liskarra izan, soilik futbol partida batez gozatzera joan zen zale baten aurkako gorroto erasoa baizik.
Berriro ere, kirolaren inguruan errotuta zegoen bortizkeria eta talde faxistek Espainian askatasunez jarduteko zeukaten gaitasuna agerian geratu ziren. Bastion 1903 taldeko kideek, futbola aitzakia gisa erabiltzen zuten neonaziek, euskaldun izateagatik hil zuten Zabaleta.
Erabat asaldatuta, euskal gizarteak ahobatez gaitzetsi zuen erasoa, eta egun gutxira Donostian eginiko manifestazioan milaka pertsona irten ziren kalera, justizia aldarrikatzera. Bi hamarkadetan zehar, hainbat arlo eta herrialdetatik iritsi dira Zabaleta familiarentzako elkartasun erakustaldiak.
Bere hutsunea, ordea, beteezina da, eta horrelako gertakariak berriro errepika ez daitezen, zale, lagun eta senideek lan handia egiten dute Zabaletaren memoriak egunera arte bizirik iraun dezan. Realak bere izena eman dio aurten Anoeta berrituko hegoaldeko harmailari, taldeko lagunarte guztien babesarekin, Aitor Zabaletaren oroimena klubari eta kirolari betiko lotua gera dadin.
Egunik tristeena
Sentimenduz beteriko oroitzapenak gordetzen dituzte 1998ko partida hura gertutik bizi zutenek. Egun hartakoa sekula ahaztuko ez duela azaldu du Iñaki De Mujika kazetari hondarribitarrak. 1990eko hamarkadaren amaieran, Herri Irratian egiten zuen lan, eta berari zegokion Realaren neurketa guztien berri ematea. Beste hainbatetan bezala, Madrilerako bidaia egin zuen egun hartan ere.
Neurketaren aurretiko giroa beste hainbat partidetako berdina zela gogoratu du de Mujikak: “Noizbehinka zaleen arteko istiluak egon ohi ziren halakoetan, baina egun hartakoak beste partida bat gehiago zirudien, besterik gabe”.
Betiko moduan, estadiora partida hasi baino askoz lehenago sartu zen, beste kazetari guztiekin batera, eta han zegoela, mezu ugari jasotzen hasi zen: “Egoera nahiko nahasia zen. Zirudienez, liskar bat egon zen estadioaren kanpoaldean, eta Realeko zale bat zaurituta zegoen. Ez genekien askoz gehiago”. Hortik gutxira, Realeko prentsa arduradunak gertatutakoa kontatu eta Zabaleta hiltzear zegoela jakinarazi zien partidak aurrera egiten zuen bitartean: “Zuhurtasun handiz eman genuen erasoaren berri, zaleen artean alarma ez sortzeko asmoz”.
Ordu batzuk lehenago, Madrilera iritsi berri zeuden Realeko zaleak Vicente Calderonen inguruan ibili ziren, ohikoa zen moduan, zelaira sartu aurretik trago batzuk hartzeko asmoz. Horien artean zebilen Zabaleta, bere bikotekidearekin batera. Zoritxarrez, lagunekin estadio ondoko Alegre tabernara joatea erabaki zuten, hura Bastion 1903eko neonazien topalekua zela jakin gabe.
Hortik aurrera gertatutakoa aski jakina da. Realeko zaleak ihesean irten ziren tabernatik, baina Bastion 1903ko faxistek Zabaleta harrapatu eta haietako batek sastatu egin zuen, bihotzean hiru zentimetroko zauria eraginez. Estadioaren inguruan zeuden osasun zerbitzuek segituan artatu zuten zale donostiarra, baina medikuek ezin izan zuten gauza handirik egin bere bizitzarengatik. Zabaleta ospitalean hil zen, goizeko hirurak aldera.