
Astebete pasa da Euskaraldia amaitu zenetik, eta Amets Arzallusek aurreikusi bezala, “Euskaraldiaren egunik garrantzitsuena hamabigarrena izango da”. Horregatik, ariketa sozialak iraun zituen hamaika egunetan
ahobiziek eta
belarriprestek izandako esperientziak partekatzeko jardunaldiak egingo ditu Bagerak elkarteak. Era berean, Euskaraldian eraikitako oinarriei eutsi eta aurrera begirako lana zehazteko helburua izango dute jardunaldiek.
Ostiralean, abenduak 14, izango dira topaketak, 18:00etatik 20:00etara Bagera elkartearen egoitzan (Hernani kalea 15, behea).