Urrats Euskaltegia.
Donostiako Udalak diruz lagunduko ditu langabetuentzako euskalduntze ikastaroak. 37.142 euroko diru-laguntza onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak. Hain zuzen ere, HABEk homologatutako sei euskaltegiren bidez egingo du: Urrats Euskaltegia, Amarako eta Antiguako AEK, Ilazki Euskaltegia, Urumea Euskaltegia, Legazpi Euskaltegia eta Hitzez Euskaltegia.
Ikastaroak urrian hasi eta abenduan bukatzen dira, eta 120 ikastordu dituzte. Aurten 10 talde osatu dira eta, guztira 119 ikaslek hartu dituzte ikastaroak. Euskaltegi horiek antolatzen dituzten egitasmo bereziak eta xede taldeak laguntzeko beste 23.325 euro bideratuko ditu udalak.