Feministaldirako musika saio berezia egingo du Anarik, beste hainbat artistekin
Larunbatean, abenduaren 15ean, amaituko da XIII. Feministaldia, eta Donostiako kultura feministaren jaialdiari bukaera emateko, Zorrak musika emanaldia egingo dute Le Bukowski tabernan. Anari Alberdik gidatuta, euskal musikagintzako hainbat emakume musikari elkartu dira, jaialdirako propio sortutako ikuskizun “oso berezi bat” prestatzeko.
Larunbatean 21:00etan, Anarirekin batera, Mursego, Saioa Garin, Lorea Argarate eta Ines Osinaga, Birkit, Mice, Ezusteko Band eta Dj Set arituko dira Egiako tabernako oholtza gainean. “Feministaldiak asko eman digu askori, eta horregatik, jaialdiarekiko sentitzen dugun zorra kitatzeko modu bat izango da kontzertu hau”, adierazi du XIII. Feministaldiaren aurkezpenean Anarik. Kontzerturako gonbidapena izatea nahitaezkoa izango da, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, Feministaldiko ostiraleko eta larunbateko saioetan banatuko dituzte.
Zorrak musika emanaldiaren inguruko xehetasunak azaldu dizkigu Anarik, eta bideo batean jaso ditugu: