Identitate 'okerrak' erdigunera eramango dituzte XIII. Feministaldian
ostegunean ekingo diote berriro egitarauari.
Feministaldiari amaiera emateko Zorrak musika saioa egingo dute larunbatean, hilak 15, Le Bukowski tabernan. Kontzertuaren inguruko xehetasunen inguruan mintzatu da Anari, eta berarekin batera, Mursegok, Saioak, Lorea Argarate eta Ines Osinagak, Birkitek, Micek, Ezusteko Bandek eta Set Dj-ak hartuko dute parte. “Feministaldiarekin nolabaiteko zorra sentitzen dugu askok, eta jaialdirako propio sortu dugun ikuskizuna izango da larunbatekoa. Ohore bat da guretzat”, baieztatu du musikariak.
Iratxe Retolazak Literatura feminista euskal kulturan: asmo zuzenak, bide okerrak? hitzaldiaren inguruko nondik norakoak azaldu dizkigu:
Hamahirugarren urtez, abian da Tabakaleran Donostiako kultura feministaren jaialdia, Feministaldia, hain zuzen. Atzo hasi zen Plazandreok emakumeen plataforma politikoak antolatutako jaialdia, eta larunbatean, hilak 15, amaituko da. Feministaldia atzo hasi zen arren, gaur aurkeztu dute egitaraua antolatzaileek, jaialdiko gonbidatuetako batzuekin batera.
Han izan dira Ane Rodriguez Armendariz, Tabakalerako kultura zuzendaria; Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Juana Aranguren, Plazandreokeko kidea; Josebe Iturrioz eta Leire San Martin, Feministaldiako koordinatzaileak. Feministaldiko gonbidatuetatik, berriz, Anari Alberdi musikariak, Iratxe Retolaza literatura kritikaria eta ikertzaileak, eta Saioa Olmo artista, ikertzailea eta irakasleak hartu dute parte aurkezpenean.
Aurtengo jardunaldietan bazterretan jarriko dute begirada, “hegemoniatik kanpo dauden identitate” horietan, alegia. “Sonoritateak bultzatu gintuen lelo hori aukeratzera, adierazten duenaren isla delako”, kontatu du San Martinek. “Arauak markatzen du zer den okerra, eta arautik okertzen diren identitate horiek aldarrikatu nahi ditugu. Okerrak, harro”, gaineratu du.
Iturriozek, aldiz, nabarmendu du euskal hizlari eta artista feministek protagonismoa izango dutela aurtengo jaialdian, horregatik, Euskal Herriko eta euskaraz egindako lanen eskaintza zabala izango da: “Orain arte nazioartera begira jarri izan gara Feministaldian, eta aurten hemengoa nabarmendu izan nahi dugu, izan ere, hemen ere oker asko dago”. Iturriozek, gonbidatu guztien jarrera positiboa eskertu du, eta aurten diru laguntza gutxiago jaso dituztela kritikatu du.
Landaidak esandakoaren arabera, “okerrak” diren proposamen feministetan arreta jartzea beharrezkoa du gure gizarteak, eta ezinbestekoak dira Feministaldia bezalako espazioak, begirada eta diskurtso berriak sortzeko. Era berean, Feministaldiak duen papera goraipatu du, mugimendu feministaren eta erakundeen arteko topagunea delako. Arangurenek esan du artearen eta kulturaren esparruan ere maiz entzun behar izan dutela emakumeek lan eta sorkuntza okerrak egin dituztela, eta horri helduz, Feministaldiaren funtzioa hausnarketa feministak artearen esparruetara helaraztea dela gogorarazi du.
Egitarau oparoa
Atzo arratsaldean egin zuten lehen jarduera, Txakur Gorria kolektiboak gidatutako Identitate okerrak. Iruditegia zabaltzeko praktika artistikoak txertatu hezkuntzan lantegia, hain zuzen. Gaur, Saioa Olmo artistak atzoko gaiari jarraipena emateko tailerra egin du. “Aldarrikapen txikietan zentratutako tailerra izango da”, azaldu du lantegia hasi baino lehen egin duten prentsaurrekoan. “Markatutako kategorietan sartzen ez garenak gara okerrak, eta baita akatsak egiten ditugunak ere bai”, gaineratu du. Retolazak, Literatura feminista euskal kulturan: asmo zuzenak, bide okerrak? hitzaldia egingo du abenduaren 14ean, eta nondik norakoak azaldu ditu aurkezpenean. Bihar, asteazkena, ez dute saiorik egingo, eta