'Hamabietan bermuta', Pelax musikariarekin
Unai Pelayo Pelax nerabe zela hasi zen musikan. 12 urterekin hartu zuen lehen aldiz bere osabak oparitutako gitarra, eta geroztik ez du utzi. Egiako Kata taberna aukeratu du aperitiboa hartzeko: “Nire bizitzan beti izan da topagune bat. Kuadrilla osoa tabernaren goiko solairuan egoten ginen sartuta. Gainera, Karlos eta Marian dira nire lagun min baten gurasoak. Barra atzean edozein dagoela ere, etortzen naizenean oso gustura egoten naiz. Auzoko jendearekin egoteko leku bat da niretzat”. Ostiralean argitaratuko dugu elkarrizketa osoa.