
Abenduaren 21erako motorrak berotzen hasteko, Morlansen San Tomas txikia ospatuko dute ostiralean, postu eta guzti. 17:00etatik aurrera abiatuko dute festa, auzoko plazan, herri dantza, jolas eta nekazaritzako lanabesen erakusketa batekin. Bertako produktuez beteriko saski baten zozketa egingo dute ere auzotarren artean.
18:30ean, berriz, Olentzero eta Mari Domingi Morlansera iritsiko dira, auzoko txikien gutunak jasotzeko. Era berean, Zaporeak proiekturako jostailu ez beliko eta ez sexistak bilduko dituzte bertan.