Satorralaiak Topoaren igarobidearen aurkako martxa zaratatsua egingo du

Satorralaia herri mugimenduak Topoaren igarobidearen aurkako martxa zaratatsua egingo du abenduaren 20an. Hain zuzen, “Herritarrei entzun: metroari ez!” lelopean, herritarrek kazerolada bat egingo dute udaletxerako bidean. Protesta Artzai onaren plazatik abiatuko dute, 17:30ean, kazerolada batekin.
Idatzi baten bidez, Topoaren igarobidearen proiektuaren aurkako protestaren zergatiak azaldu dituzte:
Udaletxea metroaren obrak eragindako arazoen eta kalteen inguruan hainbat bizilagunek egin dituzten salaketen aurrean entzungorrarena egiten ari dela eta pertsonen eskubideak ezerezean uzten dituela salatzeko. Metroaren obra erraldoi hori errefusatzen dugu gainera herritar gehienek:
- Ez da beharrezkoa Donostia eta eskualdeko herrientzat.
- Dbus eta Lurraldebus kaltetuko ditu, autoen trafikoa gutxitu gabe.
- Baliabide publikoak xahutzea da: 200 milioi eurotik gora.
- Eraikuntza lanekin bizilagunei arazo handiak eta hirian afekzio larriak eragiten dira.
- Donostiak garraio publiko ona du eta mugikortasuna hobetzeko aukera egokiago eta merkeagoak badira.
- Herritarren partehartzerik gabe inposatu da eta proiektu zentzugabe hori propaganda kanpainekin zuritu-ezinada.
Hori denagatik, datorren osteguneko mobilizazioan partehartzeko dei egiten dugu eta zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu.
Satorralaia bizilagunen mugimendua