Egiako merkataritza sustatzeko kanpaina abian jarri dute
Auzoko dendarien egunerokoa zaila da, bizilagunen kontsumo ohiturak aldatzen ari dira eta. Auzotik kanpo egiten dira erosketa asko, eta merkataritza zentro handien lehia handia da. Egoera honen aurrean, Egiako Merkatarien eta Zerbitzuen Elkarteak tokiko merkataritza sustatzeko sentsibilizazio kanpaina abian jarri du. Auzoan erostea bizilagunen ongizatean inbertitzea dela azpimarratu dute, hirirako eta gizartearentzako funtsezkoa den sektore ekonomiko bat bultzatzea dakarrelako.
Kanpaina honetan auzotarren figura handi batzuk erakutsiko dira, eta gogoetarako esaldi batzuk erakutsiko dituzte: “Nire erosketen etekina auzoko jendearentzat izan dadin nahi dut”, Egiako merkataritzak bizimodua errazten digu adineko pertsonooi”, Etxean bezala zaintzen nautelako”, “Betiko jendeari erosteak konfiantza ematen didalako” eta “Erosotasunagatik, kalitateagatik eta segurtasunagatik erosten dut Egian”, besteak beste.
Gainera, betiko bezeroak saritzeko ‘Nik Egian erosten dut’ leloa daramaten poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte. Kanpainak Eusko Jaurlaritza, Donostiako Sustapena eta Donostiak Udalaren babesa izan du.