Espainiako Barne Ministerioak lau euskal preso gerturatuko zituela
jakinarazi zuen azaro bukaeran: Mikel Orbegozo, Xabi Tximeno, Igor Gonzalez eta Gorka Fraile. Horietako bi donostiarrak dira, Mikel Orbegozo eta Xabi Tximeno, hain zuzen. Etxerat elkarteak gaur jakitera eman duenez, Orbegozo Badajozetik Valladolideko espetxera eraman dute, Donostiatik 294 kilometrora. Era berean, Tximenok, Gonzalezek eta Frailek lehen gradutik bigarrengora pasatzeko eskaera egina dute.
2005ean espetxeratu zuten Orbegozo, egotzi baitzioten erakunde terroristako kide izatea, armak legez kanpo edukitzea, eta agiri publikoak faltsutzea. Kartzelan egonda ere IRUTXULOKO HITZArekin kolaboratzen du Orbegozok,
komiki tirak eginez.