
Babes Zibilak aditzera eman duenaren arabera Pasealeku Berriak itxita jarraituko du gaur goizean zehar, ibilgailu zein oinezkoentzat, itsasgorak areagotutako olatu handiengatik.
Alerta horia aurreikusita, Donostiako Udalak hiriko kostako hainbat lekuren itxiera egin zuen atzotik gaur goizaldera. Hala ere, atzoko arratsaldea eta gauak lasaiak izan zirela jakinarazi du. Udalaren arabera, hiriko hainbat lekutan adarrak erori ziren eta ur baltsak sortu. Pasealeku Berrian, ez zen kalterik egon.
Zurriolako kai muturra eta Txillida pasealekua ireki badituzte ere,
Pasealeku Berriak moztuta jarraituko du ordu batzuk. Baldintzek baimentzen badute, goizean zehar oinezkoentzat irekitzea aurreikusi du udalak. Era berean, Urgull itxi egin dute haizea dela eta. Goizak aurrera egin ahala, eta haizearen indarra jaisten bada, ireki egingo dutela esan dute.