
Donostiako Udalak 2019ko udal egutegiak banatuko ditu doan datorren asteartean, hilak 18, goizeko 11:00etatik aurrera Alderdi Ederreko sarrera nagusian, Udal Musika eta Dantza Eskolan, eta Altza eta Morlansko Udalinfoko egoitzetan.
Hiriko kultur etxeetan ere eskuratu ahal izango da. Goizeko 11etatik aurrera Okendo, Casares eta Amara-Arcco merkataritza guneko kultur etxe egokituan (lehen solairuan). Arratsaldean, berriz, 16:00etatik aurrera Aiete, Egia, Larrotxene, Intxaurrondo, Lugaritz eta Loiolako kultur etxean. Larratxon 16:30etik aurrera.
Ilustrazioak protagonista
2019ko udal egutegiak berrikuntza esanguratsu bat dakar. Ilustrazioz eta istorioz beterikoa izango da. Gontzal Largo kazetariaren testuekin, hiriko 12 txoko ezagunen memoria jasotzen duten 12 istorioz osatua dago, hain ezagunak ez diren hainbat pasarteen bidez. Ilustrazioak Maria Andres Rodriguezek egin ditu; Artikutza, Frantzia pasealekua, Urgull, Gipuzkoa plaza edo Igeldoko irudiak dira, besteak beste.
Guztira 11.000 aletik gora argitaratutako ditu udalak, 2 hizkuntzetan. Alderdi Ederren Goienetxe Fundazioko kideen laguntzarekin banatuko dira. Asteartetik aurrera eta betiere soberan geratuko balira, banaketa puntuetan eskuratu ahalko dira, baita udaletxeko sarreran ere.