
Nafarroa Hiribidean kokatuta dagoen Claret ikastolak ateak itxiko dituela iragarri dute, ikasleen matrikulazio faltagatik. Hezkuntza-zentroak adierazi duenez, ikasleak erakartzeko hainbat saiakerek ez dute arrakastarik izan, eta 91 urteren ondoren, ibilbidea amaitutzat emango du Groseko ikastolak.
2016 urtera arte Mariaren Bihotza izena zuen ikastolak 200 ikasle inguru ditu momentuan, eta datorren ikasturtean zabalik jarraituko duela iragarri dute, baina ikasmaila baxuetako ikasleentzat soilik. Horrela, 2019-2020 ikasturtean Claret ikastolan jarraitu ahalko dute Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek, eta Bigarren Hezkuntzako bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleek. 2020-2021 ikasturtean, aldiz, zentroa utzi beharko dute.
Iaz, 90 urte bete zituen Claret ikastolak, eta IRUTXULOKO HITZAk,
elkarrizketa batean jaso zituen Aitor Kamiruaga, Mikel Rekondo eta Amaia Kapaldegi ikastolako langileen kontakizunak.