Almortza parkea garbitu dute auzolanean
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak egin zuen deialdia eta hainbat boluntario joan ziren garbiketan parte hartzera.
Eguraldi txarrak ez zien plana zapuztu. Igande goizean auzolanean garbitu zuten Ibaetako Almortza parkea, EHUren unibertsitateen ondoan dagoen gunea. Elkarteak adierazi du berdegunea garbi uztea lortu zutela: “Argazkietan ikusiko duzuenez ikaragarria zen bertan bildutakoa, mota guztietako zabor eta hondakinak topatu ditugularik, mahaiak, aulkiak, koltxoiak eta sofak, plastiko, poltsa eta botila ugari… Dena pilatu dugu eta gaika sailkatu, birziklagarria zena zegokion ontzian sartuz”.