Autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte San Tomas egunean
Abenduaren 21ean, ostiralean, San Tomas eguna dela eta, Dbus-ek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu egun osoan zehar. Gauean ere zenbait zerbitzu luzatuko direla jakinarazi dute. Bulebarreko geltokietan ez da aldaketarik egongo, baina Gipuzkoa plaza eta Okendo plaza feria gunearen parte izango direnez, bertako geltokiak lekuz aldatuko dituzte, 7:00etatik 21:00etara gutxi gorabehera.
- 14 (Bidebieta) eta 37 (Rodil-Zorroaga) linien geltokia Askatasunaren hiribideko 7ra aldatuko dute. Kolon pasealekua Kursaal geltokira eramango dute, eta Askatasunaren hiribidea 6 eta Gipuzkoa plaza geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
- 16 (Igeldo), 18 (Seminarioa) eta 19 (Aiete-Bera Bera) linien azkeneko geltokia Askatasunaren Hiribidea 20an izango dute (36 linearen geltokia, Txurruka kalearekin duen kale-kantoian). Era berean, Okendo eta Gipuzkoa plaza geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
- 5 (Benta-Berri), 25 (Benta-Berri-Añorga), 21 (Mutualitateak-Anoeta), 26 (Amara-Martutene) eta 28 (Amara-Ospitaleak) lineak Argentinako Errepublikaren pasealekutik Boulevarderantz joango dira. Okendo kaleko geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
- 8 (Gros-Intxaurrondo) linea Galtzada Nagusitik-Zurriolatik joango da Bulebarrerantz. Kolon pasealekua eta Askatasunaren hiribidea 6 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
- 9 (Egia-Intxaurrondo) linea Argentinako Errepublikaren pasealekutik Bulebarrerantz joango da. Askatasunaren hiribidea 6 geltokia zerbitzurik gabe geratuko da.
- 5 (Benta Berri) linea Bulebarretik 22:15ean, 22:30ean eta 23:00etan.
- 9 (Egia-Intxaurrondo) linea Bulebarretik 22:20ean, 22:30ean, 23:00etan eta 00:00etan (Zubiarretik).
- 13 (Altza) Bulebarretik 22:30ean (Buenavista-tik), 22:40ean, 22:50ean, 23:00etan (Buenavista-tik), 23:35ean (Buenavista-tik), 23:45ean eta 00:00etan (Juan XXIII-etik eta Buenavista-tik).
- 14 (Bidebieta) linea Gipuzkoa plazatik 22:00etan, 22:18ean; Boulevardetik 23:15ean (Zubiaurre-tik) eta 23:50ean (Zubiaurre-tik).
- 18 (Seminarioa) linea Gipuzkoa plazatik 22:15ean, 23:00etan eta 23:45ean.
- 19 (Aiete-Bera Bera) linea Gipuzkoa plazatik 22:00etan, 22:20ean, 23:00etan eta 00:00etan.
- 23 (Errondo-Puio) linea Gipuzkoa plazatik 22:00etan eta 23:30ean.
- 25 (Benta Berri-Añorga) linea Bulebarretik 22:00etan, 22:46ean (Berio-tik), 23:15ean eta 00:00etan (Berio-tik).
- 26 (Amara-Martutene) linea Bulebarretik 22:24ean, 22:45ean, 23:30ean eta 00:00etan.
- 28 (Amara-Ospitaleak) Bulebarretik 22:32ean eta 23:15ean.
- B1, B2, B3 eta B6 lineak: irteerak 1:00etan, 2:00etan eta 3:00etan.
- B4 linea: irteerak 00:15ean, 1:00etan, 2:00etan eta 3:00etan.
- B8, B9 eta B10 lineak: irteerak 00:30ean, 1:30ean eta 2:30ean.