Donostiko gimnastetako batzuk. (Argazkia: Donosti kluba)
Donosti Gimnasia Erritmiko Klubak Espainiako Taldekako Txapelketan parte hartu du asteburuan, Iruñeko Nafarroa Arena kiroldegian, hiru talderekin. “Oso harro gaude gure gimnastek eta entrenatzaileek egindako lanarekin. Berriro ere nazioarteko txapelketa batean lehenengo postuetatik hurbil ibili dira. Zorionak!”, diote klubeko arduradunek.
Junior taldeak xingolarekin akats txiki bat izan zuen, eta hamargarren postuan sailkatu zen ostiralean; baina larunbatean zortzigarren postura igo zen, igandeko finalerako sailkatuz. “Ezin izan zuten egindako lan guztia erakutsi, baina oso pozik gaude egindako denboraldiarekin, Espainiako Kopetan lortutako bi bigarren postu lortu baitituzte”.
Senior M taldea akats nabaririk gabe hasi zen ostiralean, baina detaile txikien ondorioz, seigarren postuan sailkatu ziren. Larunbatean lana “gogotsu” defendatu zutela diote, eta zortzigarren postua lortu zuten, finalerako sailkatuz. Finaletan akats bat eduki zuten, eta postu bat igo zuten.
Senior P taldeak ez zuela behar adinako balorazioa jaso uste dute, eta hamahirugarren gelditu ziren. Larunbatean “bikain” aritu zirela diote, eta bi postu hobetu zituzten. Hala ere, ezin izan zuten finalean aritu.