Ibai ikastolaren liburua argitaratu dute
Ibai ikastolak liburu mardul bat argitaratu du, ikastolaren 50. urteurrenaren harira. Horrela, urteurrenaren ospakizunari bukaera eman nahi izan diote. Denetik jaso dute argitalpenean: historia, kontakizunak, pasarteak, bizipenak eta argazki mordoa. Hain justu, urtean barrena 1.000 argazki baino gehiago bildu dituzte, eta horietatik libururako 400 baino gehiago aukeratu dituzte.
Ibaetako muinoan kokaturik dago Ibai ikastola, eta mende erdia ospatu dute lehengo eta oraingo ikastolako lagunek. Ikastolan egon ginen apirilean, eta gaiaren inguruko erreportaje zabala argitaratu genuen.