Gipuzkoa Basketek sorpresa eman eta garaipena lortu du Andorran
Gipuzkoa Basketek denboraldiko hirugarren garaipena lortu du ligan, Andorraren aurkako neurketan egundoko jokoa erakutsiz. Partidaren azken laurdenean lorturiko 0-15-eko partzialari esker hiru jardunalditako bolada txarra etetea lortu zuten Valdeolmillosen mutilek, eta horri esker kategoria mantentzeko borrokan aurrerapauso garrantzitsua eman du talde donostiarrak.
Ibaeta Basket, berriz, ez zen sailkapeneko azken postuan dagoen Ferrol etxean garaitzako gai izan, baina jardunaldiko gainerako emaitzekin, donostiarrek koparako sailkatze matematikoa lortu zuten hala ere.
Futbolean, bestetik, Realeko neskek Espanyolen aurka berdindu eta puntu bat Zubietan geratzea lortu zuten, ligako azken bost jardunaldietan lortutakoa gaindituz. Mutilak, berriz, Getafek partidaren hirugarren minutuan egindako golari buelta eman ezinik, esku hutsik bueltatu ziren Madriletik.
Izotz hockeya, azkenik, Txuri Urdinek bere lidergotza berretsi zuen Majadahondaren aurka lorturiko garaipenarekin.
SASKIBALOIA
Gizonezkoen liga, 12. jardunaldia
- Andorra 76 – 87 Gipuzkoa Basket
- Ibaeta Basket 50 – 56 Ferrol
- Reala 0 – 0 Espanyol
- Getafe 1 – 0 Reala
- Majadahonda 3 – 4 Txuri Urdin