Kontxita Beitia izango da protagonista
Ikastolen sortzailea eta euskaltzale sutsua da Kontxita Beitia (Pasai Antxo, 1940). Donostiako Zurriola ikastolaren sorreran parte hartu zuen, eta aurten 50 urte bete ditu ikastolak. Hori dela eta, Beitia andereñoa elkarrizketatu du IRUTXULOKO HITZAk. Andereño gisara egindako ibilbideaz, Elbira Zipitriaz eta beste hitz egin dugu berarekin.
Ostiral honetan, hilak 21, paperean irakurri ahal izango da. Aldiz, urtea bukatu baino lehen elkarrizketaren bideo laburpena ere ikusi ahal izango da. Hemen duzue aurrerapena.