dBizi zerbitzuaren geltoki bat, Groseko San Frantzisko kalean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Dbizi bizikleta publikoaren zerbitzuak jasandako bandalismoaren ondorioz, zerbitzuaren udal arduradunek erabaki dute kontzientziazio kanpaina bat egitea zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
2018ko urtarrila eta iraila bitartean 1.000 bizikleta publiko abandonatu baino gehiago jaso dituzte; horien erdiak uztailean eta abuztuan. Jarrera horien ondorioz, zerbitzuaren kalitatea gutxitu dela adierazi dute.
Kanpainak bizikleta publikoak zaintzeko ez ezik, neguan sistema gehiago erabiltzeko balioko du. Negua da Dbizi zerbitzua gutxien erabiltzen den urtaroa.