Dubaiko Al Nasr taldeak Beñat San Jose fitxatu du
Txileko liga irabazi ostean, Beñat San Jose entrenatzaile donostiarrak Universidad Catolica futbol taldea utzi eta Dubaiko Al Nasr taldea entrenatuko du datorren urtetik aurrera. Arabiar Emirerri Batuetakoa San Josek entrenatutako seigarren taldea bilakatuko da urtarrilean, donostiarrak oraindik Txilen jokatuko behar dituen neurketen ostean.
2008 eta 2012 urteen artean Realeko harrobian lan egin ondoren, San Josek Saudi Arabiako Al-Ettihad taldera joan zen, bertan jokatutako bigarren denboraldian kopa txapelketa irabaziz. Ekialde Ertaina Hego Amerikagatik aldatu zuen 2015ean, Txileko Antofagastarekin ligako sailkapenean taldearen historiako postu altuena lortzeko. Hurrengo urtean, maletak berriro egin eta Boliviara bidaiatu zuen, Bolivar taldea zuzentzeko, eta Irekiera eta Itxiera txapelketak irabazi zituen bertan. Azken denboraldi honetan, berriz, donostiarra, Txilera bueltatu zen, eta Universidad Catolicarekin liga irabazi eta txapelketako gol errekorra gainditu zuen.
Irutxuloko Hitzak San Jose elkarrizketatu zuen uztailean, Txileko abentura berria eta ordura arte egindako ibilbidea errepasatzeko.