Gizon bat atxilotu dute Grosen pistola balagabe batekin pertsona bati tiro egiteagatik
Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du gaur goizean, liskar baten harira beste pertsona bati pistola balagabe batekin tiro egiteagatik. Gertakaria hamaikak aldera eman da, Segundo Ispizua eta Jose Arana kaleen artean.
Udalak jakinarazi duenaren arabera, eztabaida baten ostean, atxiloturiko gizonak besteari tiro egin dio pistolarekin. Gailuak benetako pistolen soinua imitatzen du soilik, baina jarrita zuen tapoiak beste gizonaren lepoa jo du, hura zaurituz. Mota honetako pistolak Internet bidez eta bestelako dendatan erosi daitezke soilik nortasun agiria aurkeztuta.
Erasotzaileak arazo psikiatrikoak dituela nabarmendu du udalak, eta lepoan zauritutako pertsona, larritasun egoeratik kanpo, erietxera eraman dutela jakinarazi du.