2018ko sarituak. (Argazkia: Inaxio Esnaola)
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bilera egin du eguerdian Hiritar Merezimenduaren Dominetarako proposamenak adosteko. Bost dira onartu dituztenak, eta orain osteguneko udalbatzarrean berretsi beharko ditu Udalbatzak.
Hona hemen onarturiko bost proposamenak:
- Eragin elkartea, 53 urtez kulturaren alde egindako lanagatik, bereziki emakumezkoen gauzatze pertsonalaren esparruan.
- Elizaran ikastetxea, hezkuntza munduan daramatzan ehun urteotan, milaka donostiarren lanbide heziketa erreztu duelako.
- Ancora elkartea, hiriko ondare urbanistikoaren alde egiten duen lanagatik.
- Hazi eta Ikasi boluntarioez osatutako hezkuntza elkartea, 7 eta 14 urte bitarteko familia behartsuetako umeei gertuko laguntza eskainiz egiten duen lanagatik.
- Gaztetxo Antzerki Taldea, duela 20 urtez geroztik, antzerkigintzak egin duen lanagatik, guztira hamasei musikal taularatu dituztelarik.
Paul Zubillaga medikuak, Ponsol Etxeak, Izan Norbera fundazioak, Intxaurdi Kirol Elkarteak eta Donostia Gimnasia Erritmikoa jantzi dituzte aurtengo Hiritar Merezimenduaren Dominak.