Dravet Sindromearen Fundazioa babestuko du Kontxapuzoiak
izen ematea]; eta bestelako dirulaguntzak ere eman daitezke, “Toldo 0”ren bitartez. Diru guztia fundazioarentzat izango da.
Dravet sindromea epilepsia genetiko arraroa da. Haurraren bizitzaren lehen urtean sortzen da eta gaixotasuna agertu arte, umeak garapen arrunta izan ohi du. Ez dago gaitza sendatzeko tratamendu eraginkorrik. Dravet Sindromearen Fundazioaen asmoa gaixotasunaren inguruko ikerketa sustatzea da.
XII. Gabon Kontxapuzoia antolatu du Fortuna Kirol Elkarteak, ohiturari jarraituz, waterpolo atalaren bidez. Abenduaren 25ean egingo dute, eguerdian, eta, aurten, Dravet Sindromearen Fundazioari emango diote babesa. Elkartasuna, aisia eta kirola uztartzen dituela diote antolatzaileek, eta horregatik animatu dituzte herritarrak parte hartzera.
Partaide bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu (15 euro izen ematea egunean bertan egin ezkero) [