Urumea eraikina.
Donostiako Udala Hiriko Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezia –HOEBPB euskaraz, PEPPUC gaztelaniaz– aztertzen eta eguneratzen ari da. Proposaturiko eraikinak eta gainerako elementuak eraisteko lizentzia bertan behera utzi dituzte. Hain zuzen ere, hiriko 450 eraikin dira babes zerrendan sartu dituztenak.
Hainbat elkartek eta eragilek hiriko hainbat eraikin babesteko eskaera egin zuten, iaz egin zen Plan Berezia aldatzeko prozesuan. Udalak hartu duen erabakiaren, eraikin horiek babestuko dituzte Plan Berezian sartzen diren edo ez erabaki arte.