Turistei euskara ezagutzera emateko kanpaina abiatu du udalak
Donostia Turismoak kanpaina berri bat jarri du abian turistei euskara ezagutzera emateko. Easy Guide To Euskara bideoa sortu dute. “Helburua da euskara gure hizkuntza dela jakitea bisitariek, eta bide batez, euskararen inguruko zerbait ikasi edo Donostian dauden egunetan euskaraz hitz egiten ahalegintzea”.
Bideoaren osagarri gisara, Donostia Turismoaren webguneko blogean tartea egin diote. “Bisitariei euskararen berri ematen die eta euskarazko hitz gehiago ezagutzeko aukera ere”. Bisitariari zuzendua dago, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.