'Ipurdi bustirik ez' kanpaina abiatu du Kalapiek
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak urtero egin ohi du Ipurdi bustirik ez kanpaina. Euria egiten duen egunetarako irtenbide bat proposatzen dute, eserlekua estali eta horrela ipurdia ez bustitzeko. Aste honetan, aparkaturiko bizikleten eserlekuak estali dituzte Kalapieren elastiko hori batekin. Donostiako bizikleta erabiltzaileentzako tresna paregabea da. Informazio gehiago topatuko duzue Kalapieren webgunean.