Olentzero eta Mari Domingi. (Argazkia: Donostiako Udala)
Olentzero eta Mari Domingi astelehenean iritsiko dira Donostiara, abenduaren 24an. Urgulletik jaitsiko dira, eta Santa Maria elizako atarian geldialdia egingo dute. Handik udaletxera joango dira, eta haurren eskutitzak jasoko dituzte, 16:30etik 18:00etara.
Desfilea hasiko dute 18:30ean: Bulebarra, Hernani kalea, Loiola kalea, San Martzial kalea, Getaria kalea, Askatasunaren Hiribidea, Txurruka kalea, Gipuzkoa plaza, Elkano kalea, Bulebarra, eta Alderdi Eder.