Aritz Moreno 'Ventajas de viajar en tren' filmatzen hasi da
Antonio Orejudo idazlearen nobelaren egokitzapena da. Zuzendari donostiarraren lehen film luzea izango da. Aurretik hainbat film labur egin ditu: Colera (2013), Bucle (2011), Cotton Candy (2008) eta Portal mortal (2004). Luis Tosar, Pilar Castro, Ernesto Alterio, Quim Gutierrez, Belen Cuesta eta Macarena Garcia aktoreek parte hartuko dute, besteak beste. Filmatze lanak Gipuzkoan, Madrilen eta Parisen egingo dituzte.