Martuteneko kartzela bisitatuko dute abenduaren 30ean
Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere gogoan izango dituzte euskal presoak, urte bukaeran. Bada garaia, presoak kalera! iheslari eta deportatuak etxera! lelopean, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Bizkaian irteerak egingo dituzte.
Donostian, abenduaren 30ean egingo dute irteera, Martuteneko espetxera. Egiako epaitegian elkartuko dira 11:00etan, eta kartzelaren aurrean egingo dute ekitaldia, 12:00etan.