(Argazkia: Onda Vasca Borrokan)
Elkarretaratzea egin dute Gipuzkoako Onda Vasca irratiko langileek, Antiguako Tolosa etorbideko egoitzaren aurrean.
Onda Vasca, lo que la radio no cuenta (Onda Vasca, irratiak kontatzen ez duena) / Bizi dugun irratia lelopean egin dute protesta. Horrekin batera, 11:30ean lanuztea hasi dute irratian 14:30ak arte.
Hitzarmen kolektiboaren alde eta soldaten izozketaren kontra egiteko hasi dituzte mobilizazioak. Izan ere, aspalditik soldatak izoztuta dituzte eta lan-hitzarmenik gabe. Azken urtetan hainbat bilera egin dituzte, eta enpresak ez ditu baldintzak hobetu. Irratiaren antolaketa eta kudeaketa kaskarra dela adierazi dute. “Ez dira gure ardura, eta gure iritziak ez dira kontuan hartzen”.
Hainbat eskaera egin dituzte langileek: “soldatak eguneratzea erosteko ahalmena galtzen ez jarraitzeko, legeak ahalbidetzen duen gehienezko ordu kopurua –1.800 ordu urtean– lan egiten ez jarraitzeko, lana eta familia bateragarriak izatea eta lan-hitzarmen egokia adostea”.
Berriak Dani Sanchez langile batzordeko ordezkariarekin hitz egin du.