Herritarren 52 kexa jaso ditu Topoguneak
razoak eta kalteak sortu dituzte Topoaren igarobidearen lanek. Hiru kalteturen testigantzak jaso zituen IRUTXULOKO HITZAk. Horietako bi dira Ana Escalada eta Arantzazu Alvarez.
Easo kalean dago Topogunea. Topoaren igarobidearen lanen inguruko herritarrentzako arreta eta informazio bulegoa da. Bizilagunek kexa ugari aurkeztu dituzte han, eta IRUTXULOKO HITZAk ez zuen datu zehatzik lortu abenduaren 14an argitaratu zuen erreportajerako. Azkenik, ordea, Topoguneak datuak helarazi ditu.
Topogunea 2017ko urriaren 4an ireki zuten, eta ordutik 771 interakzio izan ditu herritarrekin. Horietatik 333 bulegoan izan dira, 154 telefono deiak eta 284 posta elektronikoak. Herritarren kexak 52 dira, interakzioen %7a. Gehiengoa lanen kontrakotasunari buruzko iritziak dira, eta gainerakoak proiektua ez beharrezkotzat jotzen duten pertsonen kexak. Etxebizitzen ikuskaritza eskaerak dira interekazioen gehiengoa; 336, %44.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu duenez, a