Bizikletentzako parkea inauguratuko dute Amara Berrin
Jolasteko gune bat eta bizikletentzako gaitasuna ikasteko zirkuitu bat jarri dute parkean. Gainera, bizikletan ibiltzen trebeak direnentzako hainbat oztopoz osatutako gune bat dago.
Bizikletentzako aparkalekua eta merkantziak banatzeko zentro bat izango ditu. Aparkalekua estalia izango da, eta autobus geltokian dagoenaren antzera funtzionatuko du. Proiektuak Europako Batasunaren laguntza du eta Amarako jatetxe, taberna eta dendetako merkantzien banaketarekin probatuko da. Furgonetak zentrora iritsiko dira, merkantziak utziko dituzte eta Txitek amaituko dute banaketa. Behin esperientzia honen emaitzak ikusita – hain zuzen ere, furgonetak erdigunera sartzea ekidingo duen esperientzia –, hiriko beste hainbat auzotan ezartzea aztertuko da.
Donostiako autobus geltoki zaharra bizikletentzako parke bihurtu da. Bizileku izena jarri diote, eta Eneko Goia alkateak eta Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak inauguratuko dute larunbat goizean.