Realeko bazkide eta akziodunek ez dute nahi apustu etxeen babesletzarik
Realeko kamisetan ez da apustu etxeen publizitaterik iragarriko. Talde txuri-urdinak kontsulta egin du bazkide eta akziodunen artean, eta gehiengoak ezezkoa eman dio apustu etxeen babesletzari.
Hilaren 18tik 20ra bitartean izan da kontsulta, eta 6.638 pertsonek parte hartu dute. Ezezko botoa eman dutenak 5.715 izan dira, 841 alde agertu dira eta 8 boto baliogabeak izan dira.
Jokin Aperribai Realeko presidenteak Akziodunen Batzar Orokorrean iragarri zuen bazkide eta akziodunek erabakiko zutela apustu etxeen publizitatea onartu edo ez. Hain zuzen ere, Reala da lehen mailako talde bakarra horrelako babesletzarik ez duena.