Donostiarrak kalera atera dira San Tomas egunez
Erdialdeko eta Parte Zaharreko kaleak izan dira gaur ere San Tomas eguneko gune jendetsuenak. Konstituzio plazan egon da txerria, Gilda, Askekintzakoek oztopoak jarri badituzte ere. Baserritar jantziak soinean hartu dituzte herritar askok, eta txistorra pintxoak, taloak eta sagardoa izan dira jaki eta edari desiratuenak. Hain zuzen, ilara luzeak ikus zitezkeen talo postuetan.
Erlazionatutako edukiaTxerriaren erakusketa oztopatu du Askekintzak