Txerriaren erakusketa oztopatu du Askekintzak
Askekintzak dio txerria egun osoan plazan egotera behartzen dutela, eta egun osoa kaiola batean erakusgai igaro ondoren, esplotatzen jarraitzen dutela. “Injustua da norbanako bat objetu bat balitz bezala erakustea”, defendatu dute kideek. Ekintzaren helburua, espezismoa eta egun honetan txerriekin egiten den sarraskia salatzea izan da: “Txerriek, gainontzeko animaliok bezela, nerbio sistema zentrala eta sentitzeko ahalmena dute. Ondorioz, errespetua merezi duten norbanakoak dira. Norbanako bat bere borondatearen kontra gizentzea, objektu balitz bezala erakustea eta txerri gehiago izateko hil arte esplotatzea injustua da”.