Asier Garitano kargutik kendu du Realak
Realak Asier Garitano lehen taldeko entrenatzailearen kontratua etetea erabaki du. Imanol Alguacil izango da aurrerantzean entrenatzailea. Pasa den denboraldiko azken neurketetan ere taldearen gidaritza hartu zuen.
Talde txuri-urdinaren azken lau porrotek lotura zuzena dute entrenatzailea kargutik kentzeko erabakiarekin. Realak eskerrak eman dizkio Garitanori egon den denboran egindako lanagatik. Miguel Perez prestatzaileak ere ez du taldean jarraituko.
Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Alguacil Realeko entrenatzaile gisara. Anoetan izango da aurkezpena, 18:00etan.