Adineko pertsonak gabonetako giroan barneratu ditu Dbusek
Gabonetaz gozatzeko aukera eskaini die Dbusek adineko pertsonei. Hain zuzen ere, Matia Fundazioaren Lamourous zentroarekin elkarlanean, jarduera berezi bat egin zuten abenduaren 20an. Zentroko hamabost adineko pertsona hirian barrena eraman zituzten gabonetako giroa ikusteko.
Hiria lagunkoiagoa izaten laguntzeko eta adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin Donostiako Udalak bultzatu duen Donostia Lagunkoia izeneko planaren jardueretako bat da.
Ibilbidean, hiriko hainbat gune garrantzitsu ikusi zituzten. Hala nola, Alderdi Eder, Artzain Ona eta Loiola kalea, Santa Katalina zubia, Frantzia pasealekuaren inguruak eta Maria Kristina zubia, besteak beste.
Gabonetan hirian ibiltzeko zailtasunak dituzten 74 eta 94 urte bitarteko pertsonek parte hartu dute egitasmoan. Gehienek senideak izan zituzten ondoan.