San Tomasetako eraso sexista salatzeko elkarretaratzea egin dute
Groseko Asanblada Feministak deituta, elkarretaratzea egin dute Katalunia plazan. Abenduaren 21ean, eraso sexista bat gertatu zen Groseko jai gunean, eta hori salatzeko egin dute elkarretaratzea. Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean, hainbat lagun elkartu dira plazan. Elkarretaratzearen ondoren, gertaturikoa salatu dute ohar baten bidez.